XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Poliki-poliki behera datorren tankeari begira zaude.
Ibilgailu txikiagoren bat agertu arte itxarongo duzu.
Pixkat geroago, konboi militar bat pasatzen da.
Soldaduz bete-beterik daude kamioi guztiak.
Eguzkia gora doa zeruan.
Laster, gizon guzti horiek zuen bila harana miatuko dutela pentsatzen duzu desatseginez.
Bizkarreko txiki batez, haranaren barrena seinalatzen dizu Jean-Paulek.
Miaketa-ekipo bat dator poliki-poliki zuenganantz.
Simonek beste talde bat aurkitzen du, beste aldetik gerturatzen ari zaizuena.
- Pasa dezagun errepidea - xuxurlatzen diezu.
Makurtu eta korrika pasatzen duzue laurok, baina beste alde hartatik ere soldaduak datoz.
Astiro-astiro, baina metodikoki, zirkulua ixten ari dira zuen inguruan.
Ez dago irtenbiderik.